Elipsi (erretorika)

Elipsia, (grezieratik elleipsis, gabetasuna), hitzezko figura erretoriko orokorra da. Sintaxi mailan ohikoa den osagairen bat kentzean datzan baliabide erretoriko hau. Elipsia erretorikaren arloko hitzezko figura motatako bat izateaz gain, gramatikan prozedura arrunta ere bada[1], ahozko hizkuntzan nahiz idatzizkoan maiz ager daitekeena. Euskaraz batez ere aditzaren elipsia gertatu ohi da, aditz laguntzailearena, nahiz nagusiarena, nahiz aditz osoarena.

  1. «elipsi - Literatura Terminoen Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-02).

Developed by StudentB